KIROLAK
viernes, 18 de mayo de 2012
AIZKOLARITZA
1976ko urtarrilaren 18an Euskal Herriko eta Australiako aizkolarien arteko neurketa jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi gelditu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela. Geroztik horrelako aizkorak hasi ziren erabiltzen. 2 eta 2,8 kilo arteko pisua izaten dute eta goi mailako aizkolari bakoitzak bere ezaugarrien araberako aizkora erabiltzen du.
Historia
Hasiera
Euskal herri kirol guztietan gertatzen den bezala, aizkora proben jatorria langileen (baso-mutilen) arteko desafioetan dago. Lehenbiziko apustuak oihanean bertan jokatzen ziren baina denborarekin aizkol jokoa menditik herrira jaitsi zen. Ez zaigu ezer idatzirik ailegatu hasierako apustu hauei buruz. Aizkora proben gaineko lehenbiziko erreferentzia idatzia 1802ko ekainaren 7koa da. Egun horretan Hernaniko plazan jokatutako apustuan Ezkurrako Ramon Elizalde Astigarragako Hernandorenari nagusitu zitzaion. 1851an Benancio Elorza Oñaederra "Iru-Erreketa" sortu zen. 1884an Elgoibarren jokatu zuen apustuan 12 kanaerdi moztu behar izan zituen eta 1892an Azpeitian "Zelai Luze"-ri irabazi zion.
XIX. mende bukaeratik aurrera euskal abertzaletasunaren hedapena herri kirol guztientzako lagungarri izan zen. Euskal jaiak antolatzen hasi ziren eta egitarauan aizkolariek ez zuten huts egiten. Giro honetan bi aizkolari mitiko azaldu ziren: Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria". 1903ko abenduaren 26an Azpeitian jokatu zuten apustuak sekulako ikusmina sortu zuen eta bost mila lagunek gainezka bete zuten zezen-plaza. Kanako launa enbor ebaki behar izan zituzten eta "Atxumarria" nagusitu zen. Apustu honen xehetasunak bertso paperen bidez iritsi zaizkigu:
1/ Azpeiti'ko erriko aizkora-apustua, Jose Martin zan kontra Antzumarri'kua; Beizama'kua naiz ni mendi-puntakua, Pedro Mari Otaño, Santa Ageda'kua. |
|
|
20ko hamarkadan aizkora apustuak asko ugaritu ziren, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Jose Aranburu Aramendi Keixeta izan zen izarrik handiena: 31 apustu jokatu zituen eta 28 irabazi. 20ko hamarkadaren bukaeran eta 30eko hamarkadan Ramon Astigarraga Errekalde, Jeronimo Iturbe Agiñeta eta Ignazio Orbegozo Arria nabarmendu ziren.
Gerra ondoko aizkolaritza
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren "Arria"z gain Antonio Soraluze "Korta" eta geroago Martin Garziarena eta Juan Jose Narbaiza "Luxia" gailendu ziren. Beren arteko apustuek izugarrizko ikusmina sortzen zuten. 50eko hamarkadan "Luxia" nagusi izan zen, Ramon Latasa sunbildarraren aurkako apustu mitikoa galdu zuen arte. Latasarekin batera Patxi Astibia eta Migel Berakoetxea izan ziren 60ko hamarkadako dominatzaileak.
70eko hamarkadak berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen: federazioak eratzen hasi ziren, Euskal Herriko eta beste herrialdetako aizkolarien arteko neurketak antolatu ziren (1976ko Australia-Euskal Herria, Munduko Aizkolari Txapelketak) eta, aspaldiko partez, aizkolari gipuzkoar baten nagusitasuna izan zen: Jose Ignazio Orbegozo "Arria II.a 80eko hamarkadako izarrik handiena Mikel Mindegia izan zen, hamarkadako Euskadiko Txapelketa guztiak berak irabazi baitzituen, baina maila handiko beste aizkolari batzuk ere agertu ziren, hala nola Jose Mari Mendizabal, Anjel Arrospide, Joxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea. Zenbait urtez desafio, apustu eta marka saiakera asko izan zen.
90eko hamarkadatik aurrera
90eko hamarkadan aizkora jokoen beherakada handia izan zen. Ikusle gutxi biltzen zirela eta, apustuak urrituz joan ziren. Horrez gainera, mendiko lanera gero eta gazte gutxiago joaten delako seguru aski, maila handiko aizkolari berri gutxi agertu zen. Txapelketetan Arrospide eta Olasagasti nagusi izan ziren.
XXI. mende hasieran, aurreko hamarkadako aizkolariekin batera, Joxemiel Peñagarikano eta Floren Nazabal ibili dira goi mailan. Gazteen txapelketetan nabarmendu diren aizkolariak ez dira oraindik beteranoen mailara iritsi. Hor dugu, esate baterako, Olasagasti, 2010eko Euskadiko txapelduna 51 urterekin. Bestalde, Urrezko Aizkora-ren moduko saio motx eta azkarrak kontuan hartzeko berrikuntza izan dira .
Etiquetas: AIZKOLARITZA
jueves, 17 de mayo de 2012
TXIRRINDULARITZA
TXIRRINDULARITZA
Txirrindularitza kirol bat da, aisirako modu bat izan daiteke, edo baita garraiobide bat ere. Kirol gisa, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen du, baina badira beste hainbat erakunde ere, txirrindularitzako beste arloak lantzen dituztenak (ikus UCI Pro Tour).
Txirrindularitzan, bi gurpileko txirrindu batean jarduten da, oinekin bi pedal sakatuz eta zagoekin indar eginez.
Pistan izaten diren lasterketak lastertasunezkoak edo erresistentziazkoak izaten dira. Errepideetan egiten direnak oso ezagunak dira, batik bat profesionalen artean egiten diren itzuli handiak. Ezagunak dira halaber astebete irauten duten itzuliak eta baita egun bakarreko lasterketak ere. Txirrindularitza olinpiar kirola da 1896. urteaz geroztik.
1900. urtean sortu zen Nazioarteko Txirrindularitza Federazioa (Union Cycliste Internationale, UCI). Garai haietan hasi ziren itzuli handiak antolatzen: Frantziako Tour-a (1903), Italiako Giroa (1908), eta Espainiako Vuelta (1935). 1965. urtean, txirrindulari profesionalen eta amateurren artean izan ziren gorabeherak zirela eta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak txirrindularitza Olinpiar Jokoetatik kentzeko mehatxua egin zuen; hala, UCI zena bi elkartetan banatu zen: profesionalak biltzen dituen Fédération Internationale du Cyclisme Professionnel (Europako 10 herrialde biltzen dituena) eta Fédération Internationale Amateur de Cyclisme (munduan zehar 100 elkarte kide baino gehiago dituena).
Etiquetas: TXIRRINDULRITZA
SASKIBALOIA
SASKIBALOIA
- Pausoak: Hau gertatzen da jokalariak hiru pauso baino gehiago egiten baditu botea egin gabe, pasoak ere gertatzen dira oin bat berriro jartzen baduzu.
- Dobleak: Hau gertatzen da jokalariak pilota bi eskuekin botatzen badu, ere bai jokalariak pilota esku batekin botatzen badu.
- 3”: jokalari batek aurkariaren aldean geratzen bada.
- 5”: denbora maximoa jokalariak pilota eskuan eduki dezakeena.
- 8”: denbora maximoa talde batek aurkariaren aldera joateko.
- 24”: denbora maximoa talde batek saskira botatzeko.
- Zelai atzera: Hau gertatzen da jokalari batek pilota aurkariaren zelaira botatzea eta gero bere zelaira bueltatzean.
Arauen hutsegiteak
Saskibaloian jokatzen ari garen bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dugunean, beste taldeak aterako zuen baloia, hutsegitea egin den leku urbilenetik, banda edo fondotik.- Urratsak.
- Dobleak.
- Oina.
- 3 segundo zona barruan.
- Banda edo fondo sakea.
- 24 segundo.
- Kanpo atzera.
Etiquetas: SASKIBALOIA
ESKU PILOTA
ESKU PILOTA
Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.
Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketeetan.
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 koadroan hasten da lasterka, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.Lehiaketa arautugabea
Herrietan, askotan dozena bat ume elkartzen dira esku huska pilotan aritzera, eta, tantoa egiteko modua berdina den arren, eskuarki ez dira aritzen bi alde elkarren aurka, baizik eta tantoa galtzen duena kanporatzen da, jokalari bakarra geratu arte: hura da irabazlea.Lehiaketa ofizialetatik kanpo, orobat, partidak askotan 22 tanto baino gehiagora edo gutxiagoraEtiquetas: ESKU PILOTA
miércoles, 16 de mayo de 2012
FUTBOL
FUTBOL
Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.
Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.
Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.